Aurkezpena

2018ko abenduaren 18tik aurrera Bizkaiko Psikologia  Elkargo Ofizialaren Gobernu-Batzar berria gara.

Gurekin bat egin duten, jakituri zein aurrera jarraitzeko indarrez bete gaituzten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Aro berri hau ilusio eta konpromiso osoz hasten dugu. Bikaintasuna bilatzen jarraituko dugu bai kudeaketan, gardentasunean eta informazio eskuragarritasunean, bai eta egin beharreko aldaketan Psikologiaren kokalekua hobetzeko asmoz. Hau lortzeko balio berezi batzuetan oinarrituko gara une orotan eta horretarako:

  • Laguntza teknikoz eta gestio gaitasunez  lagunduriko zuzendaritza batzordea osatuko dugu, elkargokideez kontrolatuagoa eta hau bermatzeko organoz osatua.
  • Denak ordezkatuak sentitzen garen PEO ireki, plural eta dinamiko bat sortuko dugu, zeinetan gure ekarpen eta beharrak entzungo diren.
  • Geure ogibidearen defentsan eta garapena sustatzeko ekarpen proaktiboak defendatuko ditugu administrazioarekin eta gizartearekin elkarrizketa gertu eta sortzailea erabiliz.
  • Elkargokideei eskainiko zerbitzuak berrituko ditugu, idei berriztagarriekin eta parte-hartze eta bokazioa sustatzen.
  • Guztion eta guztiontzat osaturiko elkargoa, zeinetan emakumearen irudia paper protagonista izaten du presentziaren gehiengoa batzen duen eremu profesionalean.
  • Estatutuak aldatuko ditugu zuzendaritza batzordearen ekintza epea gehienez bi legegintzaldi izan daitezen.

Geure aldaketa lehentasunetan hurrengoak aurki daitezke:

  • Psikologoa izatearen duintasuna pizteko identitate kolektibo bat sortzea, elkargokide izatearen beharretatik harago eta generazio berriak babestuz eta beteranoen esperientzia aitortuz.
  • PEO-a jakituriak, lanak eta tresnak partekatze aktiborako esparru batean bilakatzea, batzen gaituena azpimarratuz eta ez hainbeste banatzen gaituena.
  • Geure oinarriak barne gestioan gardentasuna, eraginkortasuna, eta bizkortasuna bilakatzea.
  • Elkargokide desberdinen lan esparru guztietan eragile proaktibo bilakatuz, profesionaltasuna bultzatzearen ardura geure harreman gertuetarakoirizpide izanik.